10 hilabetez gero, METAPOSTAren web-gunea dinamikoagoa, arinagoa eta garbiagoa egiten saiatu gara itxura eta edukiak hobetuz. Aldaketa honen helburu nagusia, erabiltzaileari zuzendutako diseinu bat egitea izan da, ikono eta irudi gehiago erabiliz informaziora errazago heltzeko. Estruktura ere arindu dugu, atal garrantzitsuenak nabarmenduz.
Berrien artean, METAPOSTAren arreta zerbitzua zabaltzen duen txat aplikazio dago. Bitarteko berri honek, astelehenetatik ostiraletara ematen du zerbitzua, 8etatik 20etara. Telefono eta email bitarteko arreta zerbitzuek (902 540 540 – metaposta@metaposta.com) ordutegi berean jarraitzen dute erabilgarri, orain arte bezala.
Diseinu berri honekin batera, METAPOSTAk martxan jarri du beste informazio zerbitzu berri bat, erabiltzaile guztien METAPOSTAko postontzietara (oharren karpetara) newsletter moduan helduko dena, berri guztiei buruz informatzeko.
Aldaketak ikusteko eta haietara ohitzeko, web-gune berrira gonbidatzen zaitugu: www.metaposta.com
Gogora ezazu beti eskertzen ditugula zuen hobekuntza eta proposamenak.