Denboraldi osorako 2 abonu lortu

METAPOSTAk, euskal saskibaloi taldeek Liga Endesa lehiaketan denboraldia bukatu arte jokatuko dituzten partidu guztientzako bi abonu oparituko ditu: Caja Laboral Baskonia, Lagun Aro Gipuzkoa Basket Club eta Gescrap Bizkaia Bilbao Basket.

Zer egin beharko duzu zure taldearen sarrerak lortzeko?

Zozketan parte hartzeko lehenengo baldintza METAPOSTA doako zerbitzuan alta hartzea da.

Alta hartzeko laguntza behar baduzu, hainbat bide dituzu gurekin harremanetan jartzeko: sare sozialak (facebook, twitter), txat-a, telefonoa (902 540 540) edo emaila (metaposta@metaposta.com). Orri hau ere kontsulta dezakezu: https://www.metaposta.com/eu/darse-de-alta-en-metaposta.html

Alta hartu baduzu, zure NAN zenbakia bidali beharko diguzu comunicacion@metaposta.com emailera. Bakarrik alta hartzeagatik, partaidetza bat izango duzu, eta METAPOSTAn harpidetu zaren entitate bakoitzagatik, bi partaidetza gehiago lortuko dituzu.

METAPOSTAn harpidetu zaren entitateen zerrenda berrikusi. Gero eta harpidetza gehiago izanda, aukera gehiago gure zozketa irabazteko.

Hiru irabazleek aukeratuko dute (partaidetza kopuruaren araberako ordenean), saskibaloi-taldea, geratzen den denborali osorako talde horren bi sarrera izateko.

ZOZKETAREN OINARRIAK

  • Zozketak xede gisa du partaide guztiak METAPOSTA zerbitzuan alta hartzea eta ahalik eta entitate kopuru gehienei harpidetza egitea.
  • Zozketaren sariak hurrengoak dira:
    • Caja Laboral Baskonia denboraldia bukatu arte Liga Endesa lehiaketan Gasteizen jokatzen dituen partidu bakoitzarentzako bi sarrera.
    • Lagun Aro Gipuzkoa Basket Club denboraldia bukatu arte Liga Endesa lehiaketan Donostian jokatzen dituen partidu bakoitzarentzako bi sarrera.
    • Gescrap Bizkaia Bilbao Basket denboraldia bukatu arte Liga Endesa lehiaketan Bilbon jokatzen dituen partidu bakoitzarentzako bi sarrera.
  • Partaideek email bat bidali beharko dute comunicacion@metaposta.com helbidera NAN zenbakia adieraziz. METAPOSTAk egiaztatuko du partaide bakoitzak alta hartuta egotea eta zenbat entitateetara harpidetu den.
  • Partaide bakoitzak partaidetza bat izango du METAPOSTAn alta hartuta egoteagatik, eta bi gehiago METAPOSTAn harpideturik duen entitate bakoitzagatik.
  • Irabazleek aukeratuko dute (partaidetzen ordenean), nahi duten taldeentzako bi abonuak (Gescrap Bizkaia Bilbao Basket, Lagun Aro Gipuzkoa Basket Club edo Caja Laboral Baskoniaren artean).
  • Txapelketa urtarrilaren 18an hasten da eta otsailaren 21ean, 14 orduetan amaitzen da.
  • Saridunak emailaren bitartez jakinaraziko dira.
  • Zozketaren garapenari buruzko edozein zalantza edo kontsulta hurrengo emailera egin beharko da: comunicacion@metaposta.com
  • Zozketaren antolatzaileek eskubidea dute baldintzak betetzen ez dituen edozein pertsonaren partaidetza deuseztatzeko.