Bilbao Basket taldea animatu METAPOSTArekin

Denboraldi hau historikoa izan da gure Gescrap Bizkaia Bilbao Basket taldearentzat Europako zortzi onenen artean kokatuz Turkish Airlines Euroleague lehiaketan. Hurrengo erronka Moskuko CSKA taldea irabaztea da final-laurdenak froga kanporatzaileetan. Titulua irabazteko hautgai sendoa den talde errusiarrari aurka egiteko, beltzezko gizonek bere zale guztiak hurbil izatea behar izango dute, beraz, Miribillan aparteko marea beltza lortzen laguntzeko, METAPOSTAn gure erabiltzaileen artean sarrera bikoitza zozkatzen dugu martxoaren 28an jokatuko den partidurako.

Zer egin behar da sarrerak irabazteko?

Zozketan parte hartzeko lehenengo baldintza, METAPOSTA doako zerbitzuan alta hartzea da.

Alta hartzeko laguntza behar baduzu, hainbat bide dituzu gurekin harremanetan jartzeko: sare sozialak (facebook, twitter), txat-a, telefonoa (902 540 540) edo emaila (metaposta@metaposta.com). Orri hau ere kontsulta dezakezu: https://www.metaposta.com/eu/darse-de-alta-en-metaposta.html

Alta hartzeagatik eta zure NAN zenbakia comunicacion@metaposta.com helbidera bidaltzeagatik, zozketan partaidetza bat izango duzu, eta METAPOSTAra gonbidatzen duzun pertsona bakoitzeko, bi partaidetza gehiago.

Zure NANa bidaltzeko azken eguna martxoaren 23a izango da, eguerdiko 14etan.

Nola gonbidatzen ditut lagunak METAPOSTAra?

Gonbidatu nahi dituzun pertsonen helbide elektronikoak ezagutzen badituzu, prozesua oso erraza da. Zure kontuan sartu, eta klik egin “Zure lagunak gonbidatu” botoian. Nahi dituzun emailak ipini eta gonbidapenak bidaltzearekin nahiko da. Pertsona horiek zure partez METAPOSTAren abantailak adierazten dituen email bat jasoko dute. Bidaltzen duzun gonbidapen bakoitzagatik, bi partaidetza gehiago izango dituzu gure zozketan, beraz, anima zaitez METAPOSTA zerbitzua zure ezagunen artean hedatzera.