METAPOSTA zure BlackBerry mugikorrean

METAPOSTAk eskaintzen dituen abantaila nagusietako bat, gure dokumentu garrantzitsuak Internet dugun edozein tokitik eta edozein momentutan kontsultatu ahal izatea da, etxean, bulegoan edo gure dokumentazio guztia gordetzen duten artxibategiak ditugun tokian egoteko beharrik gabe. Garai honetan, oporrak gertu ditugula, oso erosoa izango da guretzat banku-laburpenak eta fakturak jasotzen ditugun momentu berean ikustea, itzulian, gure postontzia gutunez gainezka topatu ostean, dokumentu guztiak antolatu behar izatea ekidituz.

Arrazoi horregatik, duela hilabete batzuk Android eta iPhone mugikorrentzako aplikazioak atera genituen, eta aste honetan, BlackBerry dispositiboentzako estreinatzen dugu.

Android eta iPhone bertsioak bezala, aplikazioa erabiltzeko oso erraza da eta guztiz doakoa.

Nola deskarga dezaket?

METAPOSTAren aplikazioa, BlackBerry App World-ean eskuragai dago jada hurrengo estekan: BlackBerry App World. QR kode honen bitartez ere deskarga dezakezu:

Zer egin dezket METAPOSTAren aplikazioarekin?

Aplikazio honekin, METAPOSTAn jasotzen edo gordetzen dituzun dokumentuak ikusi eta kudeatu ahal izango dituzu (ezabatu, mugitu, partekatu, etiketatu…). Era berean, karpetak eta etiketak sortu, mugitu, ezabatu eta izenez aldatu ahal dituzu erraz. Gainera, bilaketa sinplea eta aurreratuak egiteko aukera ematen du, nahi duzun dokumentua denborarik galdu gabe topatzeko.

Android edo iPhone mugikorrentzako deskarga nahi duzu aplikazioa?

Esteka hauetan egin dezakezu: