IT Txartelak bere frogen ziurtagiriak METAPOSTAren bitartez bidaltzen ditu

IT Txartelaren logotipoaUztailetik aurrera, IT Txarteleko erabiltzaileek METAPOSTAko postontzi pertsonaletan jasotzen ari dira gainditutako frogen ziurtagiriak. IT Txartelak bere erabiltzaileei egindako komunikazioetan segurtasuna eta konfidentzialtasuna gehitzeko helburuz hautatzen du METAPOSTA zerbitzua. Halaber, zerbitzu hau erabiliz, IT Txartelak bere erabiltzaileei egindako frogen ziurtagiriak balio legala duen artxibo pertsonal batean gordetzeko aukera ematen die, beste entitateek bidaltzen dizkieten edo beraiek igotzen dituzten garrantzi handiko dokumentuekin batera.

Nola jasotzen dira ziurtagiriak METAPOSTAn?

IT Txartelako erabiltzaileak kontuan izan beharko du matrikula egiteko orduan ziurtagiria gainditu duela egiaztatzen duen titulua bere METAPOSTAko postontzi pertsonalean jasoko duela. Hartarako, beharrezkoa da METAPOSTAn alta hartzea IT Txartelako froga egin aurretik.

Alta hartu ostean, erabiltzaileak bere postontzian sartu beharko da eta bere kontua konfiguratu IT Txartela-Tecnalia bere igorleen zerrendan aktibatzeko. Hauek dira harpidetza egiteko jarraitu beharreko urratsak:

  1. METAPOSTAko postontzi barruan, “Itxuratu nire kontua” aukeran sartu.
  2. Bertan, “Nire igorleak” atalean, Tecnalia-IT Txartela aukeratu eta harpidetza egiteko baldintzak onartu.

Erabiltzaileak harpidetza egitean, Tecnalia-IT Txartelak momentu horretatik aurrera gainditzen dituen eta jada gainditutako froga guztien ziurtagiriak bidaliko dizkio.

IT Txartela informazioaren teknologietan oinarrizko gaitasuna ziurtatzeko sistema bat da, eta pertsona batek informatikako tresnen eta Interneten gaineko zer ezagutza duen ziurtatzen du. Ezagutza hauen ziurtagiri-emailea Tecnalia Research & Innovation (Tecnalia R&I) entitatea da, METAPOSTAren akzionista eta orain, zerbitzu honetan dokumentazioaren igorlea ere.

Zalantza guztiak argitzeko asmoz, erabiltzaileen eskura jartzen dugu gure arreta emateko zerbitzua: 902 540 540, metaposta@metaposta.com eta Txat gunea.