METAPOSTAk igorleen bidez egindako izen-emateak saritzen ditu

METAPOSTAk, erabiltzaileen leialtasuna saritzeaz gain, METAPOSTA aurkitu berri duten edo alta emateko zorian dauden pertsonak ere saritu nahi ditu, nahiz eta azken horiek oraindik argindarraren, uraren edo telefonoaren zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeen nahiz finantza-erakundeen, aseguru-etxeen eta abarren komunikazioak modu seguru eta konfidentzialean jasotzeko erosotasuna ezagutzen ez duten.

Bestalde, METAPOSTA zerbitzuaren erabiltzailek zerbitzua abian jarri zenetik igarotako bi urteotan egin duten hedapen-lana aitortu nahi dugu.

METAPOSTAk 6 iPad Mini zozketatuko ditu gure erakunde igorleetan 2013ko ekainaren 7tik irailaren 15era bitartean izena eman eta harpidetza egiten duten pertsona guztien artean.

Zu, ordea, gutakoa zara, Metapostan izena eman duzu jada, eta, horregatik, zure leialtasuna saritu nahi dugu promozio berezi baten bitartez.

METAPOSTAren erakundeetan harpidetza gehiago egiten badituzu ( Hauek dira Metapostako lehen mailako erakundeak: Kutxabank, Laboral Kutxa, Bankoa, Iberdrola, EDP, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Amvisa, Gipuzkoako Urak, Txingudiko Zerbitzuak, Euskaltel, Eroski Móvil, Lagun Aro Aseguruak, Lagun-Aro EPSV, Arogestión, EiTB, Tecnalia eta SPRI), zozketan parte hartzeko zure aukerak modu esponentzialean biderkatuko dira.

(Harpidetzen gida: www.metaposta.com/eu/igorleak-aktibatu.html)

Zure lagunak ere gonbida ditzakezu, METAPOSTA zerbitzuan izena eman dezaten; horretarako ,“Gonbidatu lagun bat“ postontzian dagoen aukera erabil dezakezu. Gonbidapena onartzen duen pertsona bakoitzarengatik, beste hiru txartel lortuko dituzu.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu zozketaren oinarriak: www.metaposta.com/eu/zozketaren-oinarriak.html