Iaztik, Enpresa Digitalak METAPOSTAren bidez bidaltzen dizkie ziurtagiriak bere formakuntza-saioetan parte hartzen duten pertsonei. Orain, zerbitzua hobetu nahian, ziurtagiri-historiko osoa bidaltzen hasi da METAPOSTAren bidez. Beraz, pertsona batek bere ziurtagiriak eskatzean, ordura arte egindako kurtso guztien ziurtagiriak jasoko ditu; horrela, denak elkarrekin, toki seguru batean eta galtzeko arriskurik gabe gordeta izango ditu.
Bizitzan zehar hamaika dokumentu pilatzen ditugu, bai paperez bai elektronikoki, beraz, normala da egunero erabiltzen ez ditugun horiek galtzea edo non gorde ditugun ahaztea. Beste askotan, ez ditugu eskura behar dugunean. Dokumentuen sakabanatzea ekiditzeko, METAPOSTAk dena elkarrekin gordetzeko toki segurua esakintzen dizu, edozein lekutik eta nahi duzunean eskura izateko.
Zer egin behar dut Enpresa Digitaleko ziurtagiriak jasotzeko?
Lehendabiziko urratsa METAPOSTAn doan alta hartzea da. 3 modu daude hau egiteko:
- Ziurtagiri digitalik baldin baduzu (NAN elektronikoa, Izenpe txartela…), alta egin dezakezu METAPOSTAren web-gunetik: https://www.metaposta.com/eu/certificado_digital.html
- Online-banka baldin baduzu (Kutxabank, Laboral Kutxa edo Bankoa), alta hartu dezakezu bere online-bankuko zerbitzuaren bidez.
- KZgunea zentro guztietan alta hartu dezakezu; bertan, METAPOSTA nola erabiltzea azalduko dizute ere.
Alta hartu eta gero, METAPOSTAn sartu eta SPRI aukeratu beharko duzu zure igorleen artean. Egun gutxitan, zure ziurtagiri guztiak jasoko dituzu.
Zalantzarik badituzu, gurekin jarri zaitez harremanetan eta zehaztasunez azalduko dizugu: metaposta@metaposta.com, 902 540 540 edo txat-gunea.