Euskal Encounterrean ilarak itxaron gabe sar zaitez

Euskal EncounterAurten ere Euskal Encounter-eko parte hartzaileek ilararik itxaron gabe sartu ahal izango dira ekitaldira haien sarrera METAPOSTAren bidez online jasoz.

22. edizio hau, Barakaldoko Bilbao Exhibition Center (BEC) azokan izango da, uztaileko 24tik 27ra. Ospakizuna, informatikako profesional eta zaleek antolatzen duten topagune erraldoi batean datza. Bertan, hainbat eguneetan zehar informatikarekin zerikusia duten puntako ekintzak egiten dira ezagutza anitzak elkar trukatzen diren bitartean.

Ordenagailuentzako 4.000 toki baino gehiagorekin, edizio honetan ere, aurreko urteetan bezala, ilara erraldoia espero da sarreran identifikazio-txartela lortzeko. METAPOSTAko erabiltzaileek itxaronladia sahiestu ahal izango dute akreditazioa online eskatuz.

METAPOSTAkoa bazara, ez itxaron

Sarrera berezi hau lortzeko, urrats hauek jarraitu:

  • METAPOSTAn alta hartu.
  • Zure METAPOSTAko postontzian Euskal Encounter aktibatu (“Igorleak” atalean, “Igorleak bilatu” aukeran, ENCOUNTER bilatuz).
  • Euskal Encounter web-gunean eskatu akreditazioa.
  • Zure akreditazioa METAPOSTAn jasotzean, inprimatu beharko duzu eta Euskaleko egun guztietan zurekin eraman.

Nahi izanez gero, Party-an zehar, zure plastikozko akreditazioa eskatu ahal izango duzu METAPOSTAko gunean.

Zalantzarik baduzu, harremanetan jarri gurekin: metaposta@metaposta.com, 902 540 540 edo gure txat gunea: https://www.metaposta.com/eu/Harremana.html