METAPOSTA, bidaiarientzako dokumentu-gordailu segurua

Caja fuerte digital para personas viajerasMETAPOSTAk eskaintzen dituen zerbitzuen artean bidaiarientzako gordailu elektronikoa dago. Bertan NANa, pasaportea, mediku txostenak, kontratuak eta atzerrian dokumentazio originalaren edozein lapurreta edo galeraren aurrean, galdutako paperen ordezkapenak eskuratzeko, enbaxada edo kontsulatuen aurrean egin beharreko prozedurak arindun ahal dituzten dokumentu horiek.

Oporrak hasi aurretik dokumentazioa prestatu METAPOSTA gordailuan.

Europako Batasuneko zuzendari-araua Estatuak 11/2007 Legearen bitartez legeztatu izan zuen eta honako hau dio bere 30. artikuluan: “Administrazio Publikoek hiritarrek igorritako dokumentu pribatuen irudi digitalak eskuratu ahal izango dituzte, aipatu dokumentuen jatorrizkoen balio eta indar berberarekin, baldin-eta horretarako benetakotasuna, osotasuna eta dokumentu-irudiaren gordetze egokia bermatuko duten prozedura digitalak erabiltzen badira”.

Minutu gutxi emango dituzu dokumentu hauek digitalizatzen eta METAPOSTAra igotzen, eta zure bidaian oso erabilgarria izan daiteke. METAPOSTAk 700MB eskaintzen ditu guztiz doan honetarako. Zure dokumentuak edozein momentutan eta munduko edozein tokitik kontsultatu ahal izango dituzu, ordenagailu, tablet edo mugikor batetik.