OHARRA: Idazki Desktop instalatu dokumentuak Metapostan sinatzen jarraitzeko

Hemendik aurrera, METAPOSTAn onartutako ziurtagiri elektronikoekin dokumentuak sinatzen jarritu ahal izateko, beharrezkoa da Idazki Desktop aplikazioa instalaturik izatea.

Aplkazio hau (Idazki Desktop) Izenperen web-gunean jaitsi daiteke. Behin instalatzearekin nahikoa da nabigatzaile guztietan erabiltzeko:

Onartutako Sinadura Elektronikoa edo Sinadura Elektroniko Aurreratua

Elektronikoki sinatutako dokumentuari emango zaion erabileraren arabera, sinatzeko ziurtagiri bat edo bestea erabiltzea komeni da.

Bi modu ezberdinetan sinatu ahal dira dokumentuak METAPOSTAn: Onartutako Sinadura Elektronikoarekin eta Sinadura Elektroniko Aurreratuarekin (SEA).

ONARTUTAKO SINADURA ELEKTRONIKOA

Onartutako sinadura elektronikoa egiteko onartutako ziurtagiria eta txartel-irakurgailua beharrezkoak dira. Honetaz gain, ziurtagiriaren programak edo driver-ak instalaturik egon beharko dira, besteak beste, Idazki Desktop. Ziurtagiriaren pasahitza ere ezagutu beharko da.

SINADURA ELEKTRONIKO AURRERATUA

SEArekin sinatzeko itsasontzi-jokoa eta honen pasahitza besterik ez da behar. Ez dira gainontzeko instalaziorik egin behar (ezta Idazki Desktop ere).