APIs

METAPOSTA Services web zerbitzuen, interfazeen eta komunikazio kanalen multzo bat da, erakunde baten aplikazioen garapen integratua eta METAPOSTAk eskainitako funtzionalitate guztien ustiapena bideratzen dituena. Horrela, METAPOSTAren zerbitzuak ERPekin, enpresa softwareekin, bezeroaren sistemekin eta abarrekin konektatzen dira.

Ikus ditzagun, jarraian, integrazioaren adibide batzuk:

ERPrekin

MERCEDES BENZ GASTEIZ: SAP kudeaketa sistemaren eta METAPOSTAren zerbitzuen arteko konektore bat dute (OREKA IT konpainiak garatua), langileei, bezeroei edo hornitzaileei dokumentazioa automatikoki bidaltzeko. Horri esker, Mercedes Benz Gasteizek METAPOSTAren kanal seguruaren bidez ematen dizkie nominak langile guztiei.

Enpresa softwareekin

NOMINA FOKE: FOKE giza baliabideen arlorako kudeaketa aplikazioen eta soluzioen garapenean espezializatutako enpresa bat da, ibilbide luzekoa. Soluzio bat du entrega pribatua, sinadura digital mugikorra eta dokumentu mota guztien legezko zaintza elektronikoa egiteko. Modulu bat garatu du NOMINA FOKEren barruan, aukera ematen duena soluzio hori handitzeko eta hobetzeko, METAPOSTAren kanal seguruaren bidez.

Kudeaketa sistema propioekin

GUREAK TALDEA: GUREAK erreferente bat da desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunean. METAPOSTArekin batera, «enplegatuaren espediente elektronikoa» izeneko proiektua garatu du. Proiektu horren bidez, dokumentu kudeaketako, sinadura elektronikoko eta komunikazio ziurtatuetako prozesuak digitalizatu dira, paperik gabeko (paperless) konpainia bihurtzeraino. Horretarako, GUREAK konpainiak METAPOSTAren zerbitzuak bere kudeaketa sistema propioarekin integratu ditu.

SABICO TALDEA: Sabico taldea 1989tik segurtasunaren sektorean jarduten duen enpresa korporazio bat da. Hare bere erronka estrategikoetako bat da paperik gabeko bulegoa lortzea. Horretarako, bere kudeaketa sistemetan integratu du METAPOSTA, bere langileekin dokumentazioa entregatzeko zerbitzu interaktibo bat ezartzeko, sinadura elektronikoko aukera aurreratuak barne hartuta, eta trukatutako dokumentuen zaintzan betiere bermerik handienak izanik.