Entrega ziurtatua
Entrega ezazu zure dokumentazio elektronikoa modu seguruan
Entrega bermatuak
METAPOSTA Deliveryk aukera ematen du erakunde batek hirugarrenei (enplegatuei, bezeroei eta hornitzaileei) jakinarazi behar dien dokumentazio guztia ziurtasunez entregatzeko, datu pertsonalak babesteari buruzko legerian jasotakoa betez.
Zer-nolako dokumentuak entrega daitezke METAPOSTA Deliveryren bidez?”
Barneko kolektiboak:
- Nominak eta ogasuneko ziurtagiriak (10T)
- Lan kontratuak
- Telelaneko akordioak
- Zirkularrak
- COVID19ari buruzko dokumentazioa
Kanpoko kolektiboak:
- Faktura digitala
- Merkataritzako dokumentuak (aurrekontuak, eskaintzak, kontratuak, etab.)
- Eskriturak.
- Dokumentazio medikoa
- Prestakuntza ziurtagiriak.
Trazabilitate ziurtatua duten entregak
METAPOSTAk dokumentuaren egoera ezagutzeko aukera ematen du (trazabilitatea), erabiltzailearen postontzian entregatu ondoren. Aukera ematen du jakiteko ea erabiltzailea postontzira sartu den; ea dokumentua deskargatu den; ea dokumentua sinatzeko PIN zenbakia eskatu duen (sinadura behar duten dokumentu entregatuen kasuan); baita ea erabiltzaileak dokumentua ezabatu duen ere.
Diploma akademikoak
METAPOSTA Deliveryk ikastetxeei aukera ematen die ikasketen diplomak eta ziurtagiriak ikasleei formatu elektronikoan entregatzeko. Ziurtagiri horiek egiaztapen kode segurua (EKS) dute, sinaduraren baliozkotasuna eta dokumentuaren osotasuna egiaztatzearren.
Ikastetxearentzako abantailak
“Ikastetxeak gaur egun bezala jarraituko du diplomak sortzen, baina ez du diplomak inprimatzeko beharrik izango. Elektronikoki sinatzen direnean, diplomek legezko balioa hartzen dute; gainera, eransten zaien egiaztapen kode seguruari (EKS) esker, inprimatzen badira baliozkoak direla egiaztatu daiteke.
Bestalde, diploma eta ziurtagiri akademiko horiek postontzi baten bitartez entregatuko dira, eta horrek ikastetxeari aukera emango dio artxibo digital ordenatu bat eta ikasleari entregatzeko erregistro bat edukitzeko.”
Ikasleentzako abantailak
Ikasle batek bere postontzian ziurtagiri akademikoa jasotzen duenean, gordeta izango du bere sarrera erretiluan edo berak sortutako karpeta batean. Eta EKSaren bidez, ziurtagiri horren baliozkotasuna egiazta daiteke, aurkeztu behar duen aldiro.
Dokumentazioa entregatzeko hiru aukera horiek METAPOSTA Delivery soluzioaren bidez egin daitezke, edo bezeroaren softwarearekiko integrazio aurreratu (API) baten bidez.