Sinadura Digitala
METAPOSTA Deliveryk aukera ematen dio erakundeari, gailu mugikor baten bidez, bere langileek eta/edo kanpoko edozein laguntzailek (bezeroak, hornitzaileak, eta abar) sinatu beharreko edozein dokumenturen sinadura berehala eta erraz jasotzeko, joan-etorririk eta paperik gabe. Hori guztia, datu pertsonalak babesteari buruzko legerian (DBLO) jasotakoa betez.
Sinadura bilketaren mota bat baino gehiago eskaintzen dugu, zure erakundearen beharretara hobeto egokitzeko.
OINARRIZKO SINADURA ELEKTRONIKOA
Webgune batean egiten ditugun baldintza onarpenen parekoa. Behin erabiltzaile sinatzailea bere kredentzialekin (erabiltzaile izena eta gakoa) identifikatu denean, klik soil batekin sinatzen du.
Adibidez: telelaneko akordio bat sinatzea.
SINADURA ELEKTRONIKO AURRERATUA
Banka elektronikoan erabili ohi da, eta segurtasun faktore bikoitza erabiltzen du. Behin erabiltzaile sinatzailea bere kredentzialekin (erabiltzaile izena eta gakoa) identifikatu denean, PIN kode bat eskatzen du, eta kode hori SMS bidez iristen zaio (erabilera bakarrerako eta denbora mugaturako balio duen kodea: OTP One Time Password).
Adibidez: lan kontratu bat sinatzea
SINADURA ELEKTRONIKO KUALIFIKATUA
Legearen aldetik, eskuz egindako sinaduraren parekoa. Erakunde ziurtatzaile homologatu batek (IZENPE, FNMT, eta abar) emandako sinadura elektronikoko ziurtagiri kualifikatu batean oinarritua.
Eskuz idatzitako sinadura biometrikoa ere egin daiteke, METAPOSTArekin.
Adibidez: merkataritza kontratu bat (sinadura elektroniko kualifikatua) edo mediku baimen bat (eskuz idatzitako sinadura biometrikoa).