FAQs

Bai. Ordenagailu lokal batean zein zerbitzari batean instala daiteke.

Ez, METAPOSTA komunikazio kanal pribatu eta seguru bat da, erakundeak sortutako postontzi digitaletan oinarritua. Postontzira oso erraz sartzen da nabigatzaile baten bidez edo METAPOSTA doako aplikazioaren bidez.

Bai. Erakundeak berak dokumentazioa entregatuko dien pertsonentzat sortzen dituen postontziez gain, METAPOSTA postontzi korporatibo bat sortzen da. Hor, erakundeak bere dokumentuak artxibatuta eta zaintzapean eduki ahal izango ditu.

METAPOSTA Deliveryk entrega ziurtagiri bat sortzeko aukera ematen dizu.

Nabigatzaile baten bidez edo METAPOSTA doako aplikazioaren bidez.

Bai. Enpresa igorleak dokumentuak sina ditzake METAPOSTA Deliverytik, ziurtagiri kualifikatuarekin.

Bai. Sinadura aurreratuaren (OTP) edo sinadura sinplearen bidez, gailu mugikor batetik.

METAPOSTAk datuak tratatzeko kontratua sinatzen du erakundearekin, alta kudeatzeko unean. Kontratu horretan, datuen arduradunaren eta datu horien tratamenduaren arduradunaren eskubide eta betebehar guztiak jasotzen dira.

Bai, METAPOSTAk legezko froga balioa du, herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko 2007ko ekainaren 22ko 11/2007 Legea aplikatzen zaien erakunde guztientzat. Lege hori nahitaez bete behar dute administrazio publikoek eta lege hori onartuta duten enpresa pribatu guztiek. 11/2007 Legea aplikatzen zaien erabiltzaile eta erakundeen ondorioetarako, METAPOSTAn gertatzen den guztia legez baliozkoa da, eta legezko erreferentzia edo froga gisa erabil daiteke.

METAPOSTAk segurtasun politika sendoa du, eta egunero egiten ditu gordailututako dokumentuen segurtasun kopiak. Azpiegitura teknologiko horrek guztiak dokumentuen zaintza eta irisgarritasuna bermatzen du. METAPOSTAren zerbitzariak EJIEn (Eusko Jaurlaritza) daude.

Ez dago kostu finkorik, erabileragatik ordaintzen baita, eta ez beste ezergatik. Halaber, ez dago irauteko konpromisorik.

Deitu edo idatzi METAPOSTAren Erabiltzailearen Arretarako Zentrora (EAZ). Lanegunetan, 9:00etatik 19:00etara. Erabiltzailearen Arretarako Zentroari buruzko informazio gehiago.