Mercedes-Benz taldeak METABOX erabiltzen du gasteizko langileei soldatak bidaltzeko

Mercedes-Benz

Mercedes-Benz Gasteizko automobilgintza lantegiak METAPOSTA enpresarekin hitzarmen bat sinatu du METABOX zerbitzua erabiltzeko. Honen bidez, Mercedes-Benz taldeak langileei soldatak eta beste dokumentuak digitalki bidaliko dizkie postontzi elektroniko seguru baten bitartez, “paperik gabeko bulegoa” sustatuz.

Gasteizko Mercedes-Benz lantegiko 3.300 pertsonek haien METABOX postontzi seguruetan jasotzen hasi dira jada enpresaren dokumentuak. Honi eskeri, komunikazio hauek edozein tokitik ikusteko aukera izango dute, haien dokumentu pertsonalak galtzeko edo ez topatzeko arriskurik gabe.

Erabaki honekin, Arabako automobilgintza taldeak paperaren erabilpena saihestu nahi du nominak, 10T dokumentuak eta lan-orduen dokumentuak bidaltzerako orduan, taldearen administrazio sailaren lana arinduz eta enpresaren aurrezpen eta ingurumen-politika sustatuz.

Beste aldetik, hitzarmen honekin METAPOSTAk automobilgintza sektorearen erreferente handia gehitzen du, 150 igorle eta 50.000 erabiltzaileetara helduz. 2011an zerbitzua martxan jarri zenetik METAPOSTAn hobekuntzak egin dira etengabe, azken urte honetan diseinatutako zerbitzu berriak nabarmenduz: METABOX, METAFAKTUR, METAFIRMA eta METAZAIN, segurtasuneko eta konfidentzialtasuneko berme guztiak eskaintzen dituzten tresna berriak.

Arabako hiriburuko lantegiko langileek, haien postontzien funtzionaltasunak handitu ahal izango dituzte guztiz doan soldataz gain, beste hainbat igorleen dokumentuak jaso ahal izateko: Iberdrola, EDP, Euskaltel, Amvisa, Kutxabank edo Laboral Kutxa, besteak beste.